Kale izen

Xanpun karrika
Donibane Lohizuneko kale xafla elebiduna.
Jacques Cousteau plaza
Donostiako plaza izena, elebakarra.
George Steer kalea.jpg
Bilboko kale xafla elebiduna.

Kale izena edo odonimoa (grezierazko οδός, odós, "kale" + ὄνομα ónoma, "izena") hiri barneko eta kanpoko bideei emandako izendapena da. Toponimiaren azpi-atala da.

Kale izenak helbidearen zati garrantzitsua da, eraikinen kokapena gehienetan kale izenaren arabera ematen baitira, zenbaki batekin zehaztua.

Kale izenek bi zati izaten dute: izen generikoa (bide edo gunearen mota, adibidez "etorbide") eta izen berezia (bide edo gunearen zehazte izena, adibidez "Nafarroa"). Hala ere, kale izen batzuk generikorik gabe eman daitezke (adibidez "Urbieta") eta beste batzuk izen berezirik gabe (adibidez "Bulebarra"). Batzuetan, izen berezia baino izen generikoaren zehazte hutsa da, honen ezaugarriren bat adierazten duena (adibidez "Kale berria").


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search